BUSCAR POETAS (A LA IZQUIERDA):
[1] POR ORDEN ALFABÉTICO NOMBRE
[2] ARCHIVOS 1ª, 2ª, 3ª, 4ª, 5ª 6ª 7ª 8ª 9ª 10ª 11ª 12ª 13ª 14ª 15ª 16ª 17ª 18ª 19ª 20ª y 21ª BLOQUES
[3] POR PAÍSES (POETAS DE 178 PAÍSES)

SUGERENCIA: Buscar poetas antologados fácilmente:
Escribir en Google: "Nombre del poeta" + Fernando Sabido
Si está antologado, aparecerá en las primeras referencias de Google
________________________________

martes, 11 de octubre de 2011

5093.- JOSÉ SERNA ANDRÉS


José Serna Andrés nació en Madrid en 1951, pero es de Bilbao de casi toda la vida, pues ha residido en la ciudad desde los siete años. Es licenciado en Ciencias de la información y en Teología. Es profesor de instituto en Bilbao, colaborador de prensa en las publicaciones Deia, Bilbao y Goitibera, y autor de una novela, cuentos, poesía etc.

Bibliografía
El pez de arena, Hondarrezko arraina, Ed. Mensajero, Bilbao, 1993
Salmos del siglo XXI. Ed. Desclée de Brouwer, Bilbao, 1995
El viaje, un grito de dolor y de esperanza ante la enfermedad y la cercanía de la muerte, Ed. PS. Madrid 2002
El poemario Surcos, Ed. Beta, Bilbao, 2002
60 relatos, 60 autores. Ed Beta 2002
Ipuin Esperimentalak, Ed. Gero/Mensajero, Bilbao, 2003
Antología de pensamiento (varios autores) Ed Beta. Bibao 2004
Cuentos educativos, Ed. PS, Madrid, 2004
Cuentos para pensar, Ed PS, Madrid, 2006
Poemario Otras palabras, Ed Arte Activo Ediciones, Vitoria, 2006.
Poemario en coautoría, Arpegios poéticos, Chile, 2008.
¿Eres feliz? Los hilos invisibles de la secta, Ed Beta. Bilbao, 2009.
Agua viva Ed Paulinas, Madrid, 2009.
Poemario en coautoria Crisol Poético Chile 2009.
XXI Mendeko Salmoak, Amorebieta, Ed. Ibaizabal, 2010.

Premios literarios:
Primer premio del Concurso de poesía La caja de Pandora 2006 de la universidad de Deusto con el poemario "El buzón de la conciencia".
Primer premio de relatos cortos, 2007, "Cuando yo era joven", organizado por el ayuntamiento de Leioa, con el relato "Seis baldosas y una puerta".
Premio de Relato Corto "Las redes de la memoria" Bizkaia 2007, convocado por Globalkultura y el Departamento de Cultura de la Diputación de Bizkaia con el relato "El muelle".
Premio de lema navideño 2007 y 2008, Asociación Artística Vizcaina.
Premio VII Concurso de cuentos navideños 2007 La Caridad, Asturias, Asociación cultural Arcángel San Miguel con el relato "Silencio navideño".
Segundo premio (D) IX concurso de cartas de amor del Ayuntamiento de Leioa 2008 con el texto "La llave".
Tercer premio en el XII Concurso de relatos cortos de Plentzia convocado por la asociación cultural Araldi con el relato "Este año va a ser diferente".
Primer premio en el V Concurso de Relatos Recuperados de la Tradición Oral organizado por Hartu Emanak de Bilbao con el relato "Una noche de Navidad".
Premio especial Gaztetan, de relatos cortos, 2011, organizado por el Ayuntamiento de Leioa, con el relato: "Bermellón".







PAN

Partió el pan. En la aurora del amor la flor de la alborada sembraba el alba.

Compartió el vino. Gargantas rotas lo miraron con desasosiego: "yo no te voy a traicionar".

Los pasos del verdugo aún saboreaban el rescoldo del pan y el paladra del vino.


Del libro OTRAS PALABRAS, Arte Activo Ediciones



XXI. MENDEKO SALMOAK


Traductor: Cástor Ardanza Garbayo.



XXIV - JESUKRISTO

Zergatik bilatzen ari gara ilunpean,
sua geure bihotzean dagoenean?
Zergatik gabiltza astral kartetan
helburua anaiarengan dagoenean?
Ireki itzazue begiak,
munduko telebistako antenak!
Txukundu zuen uhinak,
kontinente guztietako irrati berriemaileok!
Egundoko berria baituzue
eta ez duzue argitaratzen.




CVII - GURE GIDARIA

Lauda ezazue Jauna.
Hark berak sortzen ditu ontasun bideak.
Lauda ezazue Jauna,
bere laguntza etengabea baita.
Aurkitu egin dutenek
beldur barik esan dezatela,
ilusioz betetako bihotzek
lau haizetara aska dezatela.
Jauna ez da ondarea
ez Mendebaldekoa, ez Ekialdekoa,
ez Iparraldekoa, ez Hegoaldekoa.
Ez da ideologia batean sartzen.
Munduko herriak
noraezean daude.
Hirietako bihotza
hotza eta lehorra da.
Ez dago bakerik etxaldeetan,
ezta alaitasunik festa batzuetan ere.
Ahots hotzez beren buruari galdetzen diote
zein den bizitzaren zentzua.
Egun batean gure begiak poztu egiten ziren
eta Jainkoa sartu zitzaigun haien bidez.
Bizitza aldatu egin zigun
eta gidaritzat hartu genuen.
Lauda ezazue Jauna
goizari haize freskoa ematen baitio
eta gizakiari itsasoa eta mendia
eskaintzen dizkio gozatzeko.
Komunitateak ez dezala lorik egin
eta jarreraren bidez salatu dezala
bete-beterik daudenean
sasi-zentzutasuna.
Lasai bizi zaitezkete
munduan bizi diren
makina bat lagun
goseak jota hiltzen direnean?
Neba-arrebak zapaltzen ditugunean
Jainkoarengandik urruntzen gara.
Barkamena jasotzeak askatzen gaitu
eta mundu berri bat sortzen du.
Lauda ezazue Jainkoa opariengatik,
bizitzari abes iezaiozue
eta etorkizunean sinets ezazue.
Hark esan du: morroiloek eta espetxeek
zentzua izateari utziko diote...
Baina gizahilketek,
bekaizkeria eta heriotza bultzatzen dituzten aukera okerrek
munduari hondamena ekartzen diote.
Ebanjelioa aurkitzen duenak
edo aurkituko zen bezala bizi denak
lurraren odolbideak
izerdi berriz betetzen ditu.
Komunitatean biltzen dira
eta laudatzeko otoitzak eta abestiak egiten dituzte
bizitza eta historiaren zentzua aldatu gura dutelako.
Guda sustatzeko arrazoiez
gaiztakeria eta intolerantzia hesiak
jarri dizkiote
gizakien elkarbizitzari.
Jaunaren urratsei jarraitzen diena
tolerantziaz eta barkamenaz mintzatzen da,
baita basamortuan dagoen erreka etengabea bezala
guda eta miseriaren aurka borrokatu ere.
Nolakoa den Jaungoikoa
ulertu nahi duenak
kemenez bete dezala bere burua
eta has dadila ibiltzen.



CXV - UNIBERTSALTASUNA

Noizean behin, gure erruz,
ez da lorea jaio izan
eta bake usoak hartzailea nahastu du.
Nahiz eta batzuek esaten jarraitzen duten:
«Non dago zure Jainkoa?»,
geuk jarraitzen dugu bere maitasun
eta leialtasunean sinesten.
Gure Jainkoak pazientzia dauka
eta historiako parte hartzailea da.
Ez da uzten nahasten diruaren erruz
gizakiak lokatzez egindako sasijainkoa bezala.
Pertsona batzuek ideia deigarriak, onak eta bikainak,
irudi ederrak eta xarmangarriak askatzen dituzte,
baina produktuak saltzeko baino ez dute egiten,
bere itxura bera zaintzeko baino ez.
Eliza Katolikoak Jaunarengan dauka konfiantza.
Elizen Kontseilu Orokorra...
juduek, mahometanoek, budistek, hinduek
Jainkoarengan daukate konfiantza.
Berarengan baino ez dago askapena.
Hark erlijio guztiak
eta zintzoak diren guztiak bedeinkatzen ditu,
nahiz eta Jainko kontzeptua ez onartu.
Jauna pozten da
eguneroko konpromezuetan hazten garela ikusten gaituenean.
Zoriontsuak dira
egunero Jaunaren nahiak ulertzen dituztenak.
Jaungoikoaren Erreinua eraikitzea
ez da hildakoen lana, bizidunena baizik.
Ahalegintzen jarraituko dugu
eta Jauna bedeinkatzen dugu orain eta beti.